Enpresaren finantzaketa INDARTZEKO irtenbideak

Sinesten, FINANTZATZEN, partekatzen dugu.

Zure negozio PROIEKTUA bultzatzen duen finantzaketa.

Zure enpesaren finantzaketa BABESA.

PARTAIDETZAKO MAILEGUAK INBERTSIOEN FINANTZAKETARAKO

Xedea

Inbertsio berriak %80ra arte finantzatzea, hedapenerako eta enpresa nazioartera ateratzeko bideratuak barne, eta baita ere beste enpresetan partaidetza hartzera bideratuak.

Ezaugarri Nagusiak:

  • Mailegu hauen bitartez enpresen finantza-egitura finkatu nahi da, epe laburrera, Etengabeko Kapitalak gehituaz eta, epe luzera, Fondo Propioak maileguaren zenbatekoan, gutxienez, areagotuaz, maileguak indarrean dirauen bitartean.
  • Mailegu hauen izaera berezia dela eta, enpresak urtero aurkeztu beharko ditu bere kontuak, eta kontu horiek ikuskatu egin beharko dira zenbatekoa (edo zenbatekoen metaketa) 500.000 eurotik gorakoa bada, edo Sozietatea legez behartuta badago.
  • Maileguen galdagarritasuna gainerako hartzekodunen mende dago (akziodunen mende izan ezik).
  • Egoerak gomendatzen duenean, enpresa eskatzailearen berme errealak hartuko dira, partaidetzako izaera eta menpekotasuna galduaz.

Enpresa eskatzaileak bete beharreko baldintzak:

  • Enpresa Txiki eta Ertaina izatea, Europar Batasunaren definizioaren arabera.
  • Bere Fondo Propioak eskatzen den zenbatekoaren baliokideak izatea, gutxienez. Aurretik izaera bereko beste maileguren bat dagoenean, mailegu horien zenbatekoen baturaren baliokide, gutxienez, izan beharko dute Fondo Propioek.
  • Kontabilitate Plan Orokorraren mende izatea.

Baldintzak

  • Gutxieneko zenbatekoa: 100.000 euro.
  • Gehienezko zenbatekoa: 1.500.000 euro.
  • Epea: 10 urterarte, inbertsioen arabera (gutxienez 5 urte).
  • Amortizazio gabealdia: 5 urterarte.
  • Konturako interesak: 6 hilabeterako Euriborra + %0,70 (EBS-ren bermearekin 6 hilabeterako Euriborra + %0,50)
  • Interes osagarria: Emaitzen araberakoa, gehienez %0,50 (EBS-ren bermearekin gehienez %0,50).
  • 6 hilabeteko Euriborra: Erreferentzia bezala aurreko seihileko naturalaren amaierako hilabetearen 15 egunaren bigarren aurreko eguneko 6 hilabeterako Euriborra hartuko da (edo baliogabea balitz, horren aurreko baliodun egunekoa). 6 hilabetero errebisatuko da, seihileko natural bakoitzarentzat. Negatiboa denean zero kontsideratuko da.
  • Urteko ITN: Gutxienekoa %4,645 (EBS-ren bermearekin %4,445), gehienezkoa %5,145 (EBS-ren bermearekin %4,945)
  • Komisioak: irikiera komisioa: %0,50. Berritze komisioa: %0,25.
  • UTB (komisioak barne): Gutxienekoa %4,8606 (EBS-ren bermearekin %4,6526), gehienezkoa %5,3813 (EBS-ren bermearekin %5,1726)
  • Bermeak: Ondasun bermerik gabe, ondare-enpresaren bermearekin, edo bazkideen bermearekin, ibilgetua sozietatearen balantzean agertzen ez denean. Horren ordez, EBS-ren bermea gainera daiteke. Egoerak gomendatzen duenean, enpresa eskatzailearen berme errealak hartuko dira, partaidetzako izaera eta menpekotasuna galduaz.
  • Gutxieneko autofinantziazioa: %20; alabaina, salbuespen gisa, bazkideen bermeekin edo EBS-ren bermeekin egin daiteke.
  • Zenbatekoetarako ikuskapena: (edo zenbatekoen metaketarako ikuskapena) 500.000 eurotik gorakoak badira, eta sozietatea legez behartuta badago.

Finantzaketa-adibidea

E.B.S.-ren bermearekin
Kopurua:100.000 euro.
Epea:7 urte.
Amortizazio gabealdia:1 urte.
Kapitalaren amortizazioa:hiruilekoa.
Hiruileko interesen likidazioa:6 hilabeterako Euriborra + %0,50.
2023/12/13-ko 6 hilabeterako Euriborra:%3,945
Gutxieneko Urteko ITN:%4,445
Gehienezko Urteko ITN:%4,945
Irekiera komisioa:%0,50
Gutxieneko UTB Aldakorra*:%4,6526
Gehienezko UTB Aldakorra*:
(interes osagarriarekin)
%5,1726

(*) UTB aldakor hauek erreferentziako indizea aldatzen ez dela hipotesitzat hartuta kalkulatu dira. Beraz, UTB aldakor hauek interes tipoaren errebisioarekin aldatuko dira.

Eskaera eta izapideak bazkide diren finantza entitateetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Bankoa Abanca, Elkargi EBS-k bermatutako operazioetan