Enpresaren finantzaketa INDARTZEKO irtenbideak

Sinesten, FINANTZATZEN, partekatzen dugu.

Zure negozio PROIEKTUA bultzatzen duen finantzaketa.

Zure enpesaren finantzaketa BABESA.

FINANTZAK FINKATZEKO MAILEGUAK

Xedea

Maniobrako Fondo askieza duten enpresen finantza-egitura finkatzea.

Ezaugarri Nagusiak:

  • Mailegu hauen bitartez enpresen finantza-egitura finkatu nahi da, epe laburrera, Etengabeko Kapitalak gehituaz eta, epe luzera, Fondo Propioak maileguaren zenbatekoan, gutxienez, areagotuaz, maileguak indarrean dirauen bitartean.
  • Mailegu hauen izaera berezia dela eta, enpresak urtero aurkeztu beharko ditu bere kontuak, eta kontu horiek ikuskatu egin beharko dira zenbatekoa (edo zenbatekoen metaketa) 500.000 eurotik gorakoa bada, edo Sozietatea legez behartuta badago.

Enpresa eskatzaileak bete beharreko baldintzak:

  • Enpresa Txiki eta Ertaina izatea, Europar Batasunaren definizioaren arabera.
  • Bere Fondo Propioak eskatzen den zenbatekoaren baliokideak izatea, gutxienez. Aurretik izaera bereko beste maileguren bat dagoenean, mailegu horien zenbatekoen baturaren baliokide, gutxienez, izan beharko dute Fondo Propioek.
  • Kontabilitate Plan Orokorraren mende izatea.

Baldintzak

  • Gutxieneko zenbatekoa: 50.000 euro.
  • Gehienezko zenbatekoa: 1.500.000 euro.
  • Epea: 10 urterarte (gutxienez 5 urte).
  • Amortizazio gabealdia: 3 urterarte.
  • Interesa: 6 hilabeterako Euriborra + %1,95 (EBS-ren bermearekin 6 hilabeterako Euriborra + %1,55).
  • 6 hilabeteko Euriborra: Erreferentzia bezala aurreko seihileko naturalaren amaierako hilabetearen 15 egunaren bigarren aurreko eguneko 6 hilabeterako Euriborra hartuko da (edo baliogabea balitz, horren aurreko baliodun egunekoa). 6 hilabetero errebisatuko da, seihileko natural bakoitzarentzat. Negatiboa denean zero kontsideratuko da.
  • Urteko ITN: %5,895 (%5,495 E.B.S.-ren bermearekin)
  • Komisioak: irikiera komisioa: %0,50. Berritze komisioa: %0,25.
  • UTB (komisioak barne): %6,1661 (E.B.S.-ren bermearekin %5,7466).
  • Zenbatekoetarako ikuskapena: (edo zenbatekoen metaketarako ikuskapena) 500.000 eurotik gorakoak badira, eta sozietatea legez behartuta badago.

Finantzaketa-adibidea

E.B.S.-ren bermearekin
Kopurua:100.000 euro.
Epea:7 urte.
Amortizazio gabealdia:1 urte.
Kapitalaren amortizazioa:hiruilekoa.
Hiruileko interesen likidazioa:6 hilabeterako Euriborra + %1,55.
2023/12/13-ko hilabeterako Euriborra:%3,945
Urteko ITN:%5,495
Irekiera komisioa:%0,50
UTB Aldakorra*:%5,7466

(*) UTB aldakor hau erreferentziako indizea aldatzen ez dela hipotesitzat hartuta kalkulatu da. Beraz, UTB aldakor hau interes tipoaren errebisioarekin aldatuko da.

Eskaera eta izapideak bazkide diren finantza entitateetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Bankoa Abanca, Elkargi EBS-k bermatutako operazioetan