Enpresaren finantzaketa INDARTZEKO irtenbideak

Sinesten, FINANTZATZEN, partekatzen dugu.

Zure negozio PROIEKTUA bultzatzen duen finantzaketa.

Zure enpesaren finantzaketa BABESA.

EKINTZAILE MAILEGUAK
(SPRI – EUSKO JAURLARITZA)

Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta Luzarok hitzarmen bat sinatu dute, Ekintzaile-Barnekintzaile Programaren babespean sortu berri diren enpresa txiki eta ertainen aktiboko inbertsioak epe luzera finantzatzeko. Hona hemen proiektuen ezaugarri nagusiak, finantzaketa-lerro honi heltzeko:

  • Jarduera industriala edo industriari lotutako zerbitzuetakoa izan behar da.
  • Enpresa sortu berriak. Urtebete baino gutxiago lanean.
  • Enpresa-proiektuak kontuan hartu behar du gutxienez 3 lanpostu sortzea 3 urteko epean.
  • Ibilgetu materiala (lurrak eta eraikinak izan ezik) eta ukiezina finantzatzen dira.
  • Hitzarmen honen sinatzaileekin zorrik mugaeguneratuta ez izatea.
  • Maileguak ematen diren unean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea.

Baldintzak

  • Titularra: Sozietate bat izan behar du.
  • Gutxieneko zenbatekoa: 40.000 euro.
  • Gehienezko zenbatekoa: 180.000 euro.
  • Epea: 7 urte.
  • Amortizazio gabealdia: 2 urte.
  • Konturako interesak: 6 hilabeterako Euriborra + %1,25.
  • 6 hilabeteko Euriborra: Erreferentzia bezala aurreko seihileko naturalaren amaierako hilabetearen 15 egunaren bigarren aurreko eguneko 6 hilabeterako Euriborra hartuko da (edo baliogabea balitz, horren aurreko baliodun egunekoa). 6 hilabetero errebisatuko da, seihileko natural bakoitzarentzat. Negatiboa denean zero kontsideratuko da.
  • Urteko ITN: %5,142
  • UTB: % 5,242
  • Irekiera eta azterketa komisioa: komisiorik gabe.
  • Bermea: sozietatea bera.

Finantzaketa-adibidea

Kopurua:100.000 euro.
Epea:7 urte.
Amortizazio gabealdia:2 urte.
Kapitalaren amortizazioa:hiruilekoa.
Hiruileko interesen likidazioa:6 hilabeterako Euriborra + %1,25.
2024/03/13-ko 6 hilabeterako Euriborra:%3,892
Urteko ITN:%5,142
UTB Aldakorra*:%5,242
(*) UTB aldakor hau erreferentziako indizea aldatzen ez dela hipotesitzat hartuta kalkulatu da. Beraz, UTB aldakor hau interes tipoaren errebisioarekin aldatuko da.

Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan (EBZ) izapidetuko dira finantzaketa-eskaerak.

ESKAERA