Ingemat-eko zuzendari korporatiboa

Ingemat giltza eskura proiektuen ingeniaritza-enpresa bat da eta autogintzako erreferentzia bihurtu da nazioartean.

30 urtetik gorako esperientzia du eta autoen karrozeriako altzairuzko zein aluminiozko osagaien muntaketa-lerroak diseinatzeaz, fabrikatzeaz, doitzeaz eta puntuan jartzeaz arduratzen da. Horretarako, zenbait prozesu erabiltzen dituzte; tartean, lotzeko teknologiak: adibidez, soldadura (erresistentziazkoa, arkuzkoa, laser bidezkoa), kakoztadura, itsasgarrien aplikazioa, clinchinga, rivetinga eta abar.