BARAKALDOKO BECEN EGINDAKO WIND EUROPE BILTZARRAK KOPENHAGEKO (DANIMARKA) LEKUKOA HARTU DU ETA INDUSTRIA EOLIKOAREN MUNDUKO GOI-BILERAREN EGOITZA IZAN DA.

Kongresuan 300 hizlari, 350 enpresa erakusketari eta 8.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira, besteak beste, Norvegiako Energia ministroa, Belgikan duen homologoa eta Polonia, Turkia, Danimarka, Irlanda edo Europar Batasuneko ordezkariak.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuaren ustez, Wind Europe erakusleiho handia izango da euskal industriarentzat: “Une historiko batean gaude daukagun potentzial teknologikoa erakusteko”. Sektore eolikoak 150 enpresa ditu Euskadin, eta horiek parke eoliko baten osagai guztiak ekoizten dituzte, erroten palak izan ezik, Gamesako aerosorgailuetatik, Haizea Wind-eko egitura-zutoinetara, azpiestazioetara, ekipo elektrikoetara eta ingeniaritzara.

Luzarok, euskal enpresa babestearen aldeko apustuan, sektore honetako enpresetako hainbat proiektutan lagundu du. Horietako bi erakusketariak eta ekitaldi honetako parte-hartzaileak.

Produktibitatea handitzeko eta ingurumena zaintzeko irtenbide adimendunak garatzea.

Turbina eolikoetarako hormigoizko dorreak garatu eta eraikitzea.

Sorgailu eolikoak mantentzea, diagnostikatzea eta konpontzea

Luzaron gure lurraldeko enpresen aldeko apustua egiten dugu, finantzaketa eskainiz, inbertsio eta lanpostu aberastasuna sortzeko konpromisoa hartuz.

Inbertsio-proiektu bat badu, lagundu diezaiokegu.

Eskatu informazioa info@adhoca3.sg-host.com helbidean eta zurekin harremanetan jarriko gara.