AZAROAREN 23TIK 25era FICOBAN, EUROPAKO HEGOALDEKO EKODISEINUARI ETA EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO EKITALDIRIK HANDIENA OSPATUKO DA: BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2022 “WALKING THE TALK”.

Ekonomia zirkularraren erronkak eta aukerak ezagutu ahal izango ditugu, industriarako inplikazioak, negozio-aukerak eta lehiakortasunaren hobekuntza ezagutu ahal izango ditugu 3 egunetan, eta, besteak beste, gai hauek jorratuko dira:

  • Euskal enpresak ekonomia zirkularreko erronka eta aukera berrietara hurbiltzea.

  • Euskadi Europako hegoaldeko abangoardia gisa nazioartean ikusaraztea eta kokatzea enpresa-ekonomia zirkularrean.

  • Euskal enpresak, erakunde publikoak eta tokikoak eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua areagotzeko konpromisoa duten gazteak bultzatzea.

  • Euskal enpresek ekonomia zirkularrean egindako lana eta lortutako emaitza berritzaileak helaraztea: Basque Ecodesign Center, PYME Circular Euskadi eta Ekoberrikuntzako proiektuak.

  • Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa eta babesa erakustea gure enpresei.

LUZAROk bere estrategia eta kudeaketan ekonomia zirkularreko iraunkortasun irizpideak eta ikuspegiak txertatzen dituzten hainbat sektoretako enpresak finantzatzen lagundu du.

Logo Alterity

Desde LUZARO le invitamos a acudir y participar en este evento, porque nuestro trabajo está enfocado en la empresa vasca, reforzándola, apoyándola y proporcionando ideas de financiación para mejorar su competitividad. 

Inbertsio-proiekturen bat baduzu, lagundu ahal dizugu, informazioa eskatu info@adhoca3.sg-host.com helbidean eta zurekin harremanetan jarriko gara.