| Ezaugarri
Nagusiak: |
• Mailegu hauen
bitartez enpresen finantza-egitura finkatu nahi da, epe laburrera,
Etengabeko Kapitalak gehituaz eta, epe luzera, Fondo Propioak maileguaren
zenbatekoan,
gutxienez, areagotuaz, maileguak indarrean dirauen bitartean.
•
Mailegu hauen izaera berezia dela eta, enpresak urtero aurkeztu beharko
ditu bere kontuak, eta kontu horiek ikuskatu egin beharko dira zenbatekoa
(edo zenbatekoen metaketa) 500.000 eurotik gorakoa bada, edo Sozietatea
legez behartuta badago.
•
Maileguen galdagarritasuna gainerako hartzekodunen mende dago (akziodunen
mende izan ezik).
|
| Xedea: |
• Inbertsio berriak %60ra arte finantzatzea, hedapenerako eta enpresa
nazioartera ateratzeko bideratuak barne, eta baita ere beste enpresetan partaidetza hartzera bideratuak.
|
| Enpresa eskatzaileak bete beharreko
baldintzak: |
• Enpresa Txiki eta Ertaina izatea, Europar
Batasunaren definizioaren arabera.
•
Bere Fondo Propioak eskatzen den zenbatekoaren baliokideak izatea,
gutxienez. Aurretik izaera bereko beste maileguren bat dagoenean, mailegu
horien zenbatekoen baturaren baliokide, gutxienez, izan beharko dute
Fondo Propioek.
•
Kontabilitate Plan Orokorraren mende izatea.
|
|